Jokin Mitxelena

Jokin Mitxelena

Biografia Argitalpenak
       

Biografia

Donostian (Gipuzkoa) 1962an jaio zen, eta umetan bertan eta Gipuzkoako Oiartzunen bizi izan zen.

Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte.

80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan (Pottoko, Pello Añorga, Elkar, 1985; Tio Xentimo, Pello Añorga, Erein, 1985); irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako.

Halaber, garai horretan hasi zen elkarlanean Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin. Harrezkero, sarritan osatu dute idazle eta ilustratzaile bikotea; haurrentzako Marripuinak ere sortu zuen, oraingoan ipuin-kontalari eta ilustratzaile bikotea osatuz.

1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, hain zuzen ere. Harrezkero, ilustraziora zuzenduta dago bere lan guztia. Orain Alemanian bizi da familiarekin.

 
< ^ >
 

IKEDER, S.L.

 

Hurtado Amezaga nº3 - 1º
48008 Bilbao

 

Tel: (+34) 944 160 555
Fax: (+34) 944 160 406

 

Email: ikeder@ikeder.es