| |
Jabier Muguruza 1960an jaio zen Irunen, eta
bost urte zituela musika munduan murgildu zen. Akordeoiarekin
Kontzertuak ematen hainbat urtez aritu ondoren, proiektu zeberdinetan
parte hartzen hasi zen, bai rock bai kantautore munduan.
1990 ean Les Mecaniciens pop taldea sortu zuen, modu horretara
hiru lan kaleratu zituelarik. Era berean, José Ripiauren
partaide ere izan zen, taldearen sorreratik 200. urtean desegin
zen arte.
Kantautore gisa 94an hasi zen lanean, orain arte honako diskook
kaleratu dituelarik: "Boza barruan" (Elkar 1994),
"Kitarra bat nintzen" (Elkar 1996) "Aise"
(Elkar 1997) "Fiordoan" (E. Ozenki 1999) eta "Hain
guapa zaude" (Metak 2001). Testuei dagokienez, Muguruzarenak
berarenak dira batzuk, eta, gainerakoak, Iñaki Irazu,
Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, J. Luis Padrón,
Inazio Mujika, Sabier Lete ...
Bernardo Atxagaren obra ardatz duen "Nueva Etiopía"
disko-liburuan (El Europeo, 1996) parte hartu zuen. Lan horretan,
Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Gari, J. C. Pérez eta
J. Tapia kantariekin batera aritu zen. Bestalde, Jackson Browneri
eginiko "Cántame mis Canciones" diska omenaldian
ere partaide izan genuen, beste batxuen artean, Kiko Veneno,
Luis Eduardo Aute, Loquillo, María del Mar Bonet, eta
Angel Petismerekin aritu zelarik.
Jabier Muguruzak, azken urteotan bereziki, Euskal Herritik
Kanpoko zirkuitoa ireki eta zabaltzea lortu du. Lan egin du,
besteak beste, Madrilen, Zaragozan, Andaluzian, Asturiasen
... eta Katalunian lortxen ari dena dagoeneko historikotzat
jo daiteke, zalantzarik gabe, euskal kantagintzan.
Literatur lanari dagokionez, 90. hamarkadaren hasieran Emak
Bakia literatur klubeko sortzaile izan zen, beste hainbat
idazle eta musikarirekin batera: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika,
Jose Mari Iturralde, Maria Garikano eta Iñaki Irazu,
besteak beste. Klubak Garziarena fanzinea eta liburu sorta
argitaratu zituen.
Ordudanik Erein argitaletxean abr literaturako lau liburu
publikatu ditu Muguruzak "Sei lagun, sei sekretu"
(1994) "Gabon Guanito" (1995) "Sebas leihotik
begira" (2001) y "Subí misteriotsuan"
(2001) eta helduentzako beste bi: ""Bizitza pusketak"
(1996) y "Laura kanpoan da" (1999). Modu berean,
azken urteotan, artikulu andana idatzi ditu hainbat komunikabidetan.
97an "Itzultzaile bat Parisen" eta "Groenlandiako
lezioa", errezitaldi musiko-literarioak ematen ibili
zen, herriz herri, Bernardo Atxagarekin batera. 2001eko Frankfurteko
liburu azokara ere joan zen, Euskal Editoreen Elkarteak gonbidaturik,
errezitaldi berezia ematera Bernardo Atxaga eta Mari Asun
Landarekin batera.
Jabier Muguruzak gaur egun musika eta literatura urtaztuz
jarraitzen du, bitartean proiektu desberdinetan kolaboratzeari
uko egin gabe.
|