| |
Ordizia (Gipuzkoa), 1964ko urtarrilak 25.
Patxi Zubizarreta Euskal Filologian lizentziatua da, baina
batez ere haur eta gazteentzako literatura sortzen jardun
du. Horren ondoan, itzulpenak ere egin ditu, Mila eta bat
gauetako hiru lanak adibidez (Ali Baba, Aladino eta Sinbad).
Komunikabide batzuetan laguntzaile ere ibiltzen da.
Haur eta Gazteentzako Literaturan hurrengo sariak irabazi
ditu:
- Xabier Lizardi (Zarautz, 1991) Matias Ploff-en
erabakiak lanagatik
- Baporea (Donostia, 1993) 1948ko uda lanagatik
- Antonio MĒ Labaien (Tolosa, 1995) Eztia eta ozpina
lanagatik
- Euskadi Saria (Vitoria-Gasteiz, 1997) Gizon izandako
mutila lanagatik
- Gazteentzako Literatura Sari Nazionalean finalista
Atlas sentimentala lanarekin. (Alberdania, 1998).
|
|